Kaixo irakurle
Gune honetara heldu bazara, badakizu web orri berria duela Kalaputxik, zuretzat egina. Oraindik ere lanean ari gara orriko edukiak modu egokian antolatzen. Hala eta guztiz ere, ibil zaitez batera eta bestera, arakatu ezazu txoko bakoitza, eta, badakizu, edozien proposamen egin nahi badiguzu, zure zain gaude.
Azken aldizkaria
2018ko apirila
182.zenbakia
Aldiakari osoa ikusteko irudiaren gainean sakatu
EKITALDIEN AGENDA
apirilak 21, larunbata
Irri Eguna
Egun osoan Zabielen eta Beheko plazan
Txantxangorrik antolatuta
Biolin eta piano kontzertua
Arriola & Barandiaran
Komenduan, 20:00etan
Udalak antolatuta
apirilak 24, asteartea
Pentsioei buruzko hitzaldia
Zabielen, 19:00etan
EHBilduk antolatuta
apirilak 26, osteguna
Koldo Zuazoren hitzaldia: Euskalkiak
Gaztetxean, 19:00etan
Gaztetxeak antolatuta
Udalbatza
Udaletxean, 19:00etan
apirilak 27, ostirala
Pelikula emanaldia: ERREMENTARI
Zabielen, 22:00etan
apirilak 29, igandea
Pelikula emanaldia: ERREMENTARI
Zabielen, 19:00etan
Ekitaldien berri agenda honetan agertzeko, idatzi helbide honetara:
Web orri berria
Orain artean Kalaputxi interneten ikusi nahi izan duenak helbidera jo behar izan du, eta han kontsultatu ahal izan ditu 17 urtetan argitaratutako aldizkariak, argazki zaharren liburua, gida komertziala...
Aurrerantzean han ere izango gara, baina webgune hauxe izango da Kalaputxiren interneteko etxe berria.
Harremanetarako bideak
Kalaputxi aldizkariak beti izan ditu zabalik herritarrentzako ateak, nola bestela. Erdikokalen lehenengo eta Luardon gero, egurrezko ateak ziren lehen. Gaur egun, ateak bestelakoak dira, baina berdin-berdin ditugu zuentzat zabalik. Mutrikuar guztiekin partekatu nahi dituzuen gauza guztiak guzri helarazteko bidea duzue hau:
Berriak
Musika kontzertua
Larunbatean, hilak 21, musika hilabeteko kontzertua izango dugu Mutrikun.
Aurreko urtean bezala, Nerea Arriola mendaroarrak eta Esther Barandiaranek kontzertua eskainiko digute,arratsaldeko 8etatik aurrera Komenduan.
Aipatu beharra dago, aurten, Nerearen ahizpa den Maddik ere parte hartuko duela kontzertuan.

Urteko lehen Merkatu Txikia larunbatean
Larunbatean, apirilak 14, urteko lehen Merkatu Txikia izango da Beheko plazan, 09:00-14:00 ordutegian. Bertan, Mutrikuko ekoizleen produktuak erosteko aukera izateaz gain, gatzatu tailerra eta produktu sortaren zozketa ere egingo da.
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, Aritza, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek. Urteko lehen gazta izango da gainera!
Gatzatu Tailerra: 12:00etatik aurrera, Beheko Plazan, gatzatu tailerra izango da. Kontuan izan behar da hauxe dela gure gastronomiako postre eder honetaz gozatzeko garaia eta gainera herriko ardi esnearekin bertan egingo da, jendeak zein erraza den ikusi eta, nahi izanez gero, egindakoa etxera eraman dezan. Postre goxo, osasuntsu eta bertakoa.
Irri Eguna
Txantxangorrik udaberria ongi-etorria eman nahi dio, eta horretarako egun osoko festa antolatu du herriko gazteenentzat.
Goizean, HHko umeak Zabielen elkartuko dira goizeko 11:00etan eta 13:00ak arte jardungo dute Dantza jolasean. LHkoak, berriz, 10:30etan elkartuko dira Albokan eta 13:00etan amaituko dute goiza Beheko plazan, Mundua zeharkatzen jardun eta gero.
Arratsaldean guztiak 17.00etan kuadrillaka edo taldeka MOZORRATUTA Goiko plazan elkartuko dira eta segidan kalejiran joango dira Beheko plazaraino.Han playback-a izango dute. Bukaera 20:00etan izango da.
Playback-era apuntatzeko epea hilak 20ra arte izango da, Haur liburutegian, Ludotekan edo Luardoko lehenengo solairuan hilak 20, 17:00-18:00etara.
Aukera izango dute egunean bertan apuntatzeko eta dantzan egiteko.

EGUZKI hondartza garbitzera
Zapatuan (apirilak 14), Saturrarango dunak garbitzera goaz auzolanean. Arratsaldeko 17:00etan batuko gara Saturrarango egurrezko zubian. Gero, dunetan dauden hondakinak jasoko ditugu. Beharrezko materialak Eguzki talde ekologistak eroango ditu (eskularruak, boltsak...).
Etorri nahi duenak ez dauka ezer ekarri beharrik, laguntzeko gogoa bakarrik.
Jasotzen ditugun hondakinak birziklatzera bidaliko ditugu.
Gure hondartzak eta itsasoa garbi eduki nahi ditugulako, animatu eta etorri!
EGUZKI LEA-ARTIBAI