top of page

ZIRIAKO ANDONEGI IPUIN LEHIAKETA

m  i  k  r  o  i  p  u  i  n  a  k

2     0     2    4

Helduen mailako irabazlea

Aimar Goenaga Agirrezabal
 (Eibar, 1985)

Bi argazki

- Amatxi! Zer dira argazki hauek? -Ainhizek tiradera batean zeuden klip batez kateaturiko bizpahiru argazki haizatu ditu amonak kasu egin diezaion.

 

Ohi denez, igande arratsean bisitan doakio elkarrekin hitz-aspertu bat egiteko.

 

- Gure aita zenak gorde zitinan. Hemendik pentze horren bertze aldera ateratakoak ditun, ibaiaren bertze aldekoak.

 

- Irun erraustu zutenekoa da, beraz?

 

- 1936an txikituta utzi zitenan hiria. Eta ahal zutenek, fite pasatzen zitunan alde honetarat: Biriaturat.

 

Ainhize pentsakor geratu da; testuliburuetatatik haratagoko zertzeladez gain, ez baitzuen abuztu hartan gertaturikoaren berri,

 

Bat-batean, sakelakoan mezu bat jaso du Ainhizek: Bidasoa ibaia zeharkatzen ari zen

migratzaile bat hil da.

 

Bi garai, argazki berbera.

Gazteen mailako irabazlea

Ainhoa Ostolaza Enjuto (Zumaia, 2007)

Artaldeko ardi beltza

Bazen behin ardi beltz bat; jaio zen momentutik, besteak bezalakoa ez izatearen zama zeramana; bakarra izatearena, desberdina izatearena. Inork ez zuen miresten haren artile beltzaren kolore bereizgarria. Bakarrik sentitzen zen, ozeanoaren erdian dagoen uharte bakarti baten antzera.

 

Egun batean, ordea, otso maltzur batek izua zabaldu zuen larrean zehar. Ardi beltza zer gertatzen ari zen ikustera hurbildu zen, eta, halako batean, otsoak ihes egin zuen oilo beldurti bat balitz bezala, ardi beltza txakur bat zela pentsatuz. Artalde guztia hura goraipatzen hasi zen, eta, orduan, besteak bezalakoa ez izatearen dohaiaz jabetu zen, desberdina, bakarra eta artaldeko ardi beltza izateaz harro.

Mutrikuar onena

Izel Izurrategi Padilla (Mutriku, 2010)

Artaldeko ardi beltza

Markelek korrika egiten jarraitzen zuen, dragoiarengandik ihesean.

Ahotik sua botatzen zuen, gehien bat belarrietara, bere burua suz bete zedin.

Orduan, Markelek begiak ireki eta sendagilea ikusi zuen.

- Bihar bueltatu zaiteke etxera eta eskolara- esan zion.

- Eskolara? Berriz erreko nau, ez dut zauri gehiagorik nahi.

- Ba, eskatu laguntza suhiltzaileei. Inguruan asko dituzu, traje gorririk gabe eta kaskorik gabe. Baina zuk zeuk aukeratu behar dituzu.

Aipamen berezia

Eire Egaña Odriozola (Mutriku, 2015)

Bazen behin ume bat Mattin izenekoa, ez zitzaion liburuak irakurtzea gustatzen.

 

Logela jostailuz beteta zuen baina liburu bakarra zuen eta egunero hitz bakarra irakurtzen zuen. Egun batean kobazulo batera sartu zen, eta sorginkeria baten bidez ateak itxi eta barruan preso geratu zen.

 

Mattinek linterna bat zeukan eta sos kodigoa egin zuen. Lagunak hori ikusi eta laguntzera joan ziren.

 

Norak azaldu zion liburuen kobazulo sekretutik ateratzeko liburu oso bat irakurri beharko zuela: hasi eta bukatu.

Mattinek lortu zuen osorik irakurtzea eta kobazuloko atea zabaldu zen.

 

Asko gustatu zitzaionez, handik aurrera egunero-egunero 2 liburu irakurtzen zituen.

Captura de pantalla 2024-05-22 a las 22.13.52.png

Gazteen mailako irabazlea

 

Ione Aranberri Iriarte

bottom of page