ARGAZKI ZAHARREN LIBURUA SALGAI
- kalaputxi2001
- 10 ene
- 1 Min. de lectura

Abenduko Kalaputxin aurreratu zen moduan, «Mutriku eta mutrikuarrak argazkitan II» liburua salgai dago abenduaren 9tik aurrera.
Beristain liburu-denda, Turismo bulegoa, Sabina janari-denda, Ansorregi oinetakoak, Aparra jantzi-denda eta Kabe janari-denda establezimenduetan aurkituko du liburua erosi nahi duenak. Liburuak 20 euro balio du, eta lortzen den dirua liburuaren ediziorako eta Kalaputxi aldizkariaren finantzaketarako erabiliko da.
Bere baitan 900 argazki biltzen dituen liburuan Kalaputxik azken urteetan jaso dituen argazkiak herritar guztiekin partekatu nahi du, eta aurrerantzean ere herritarrek helarazitako argazkiak hileroko aldizkarian argitaratzen jarraituko du. Urte batzuk barru, akaso, argazki zaharren laugarren liburua argitaratzeko.
Comments