ALZHEIMERRAREN AURREAN

AFAGI elkarteak antolatuta, ekainaren 28an Mikel Deuna Egoitzan hitzaldi interesgarria izango da Alzheimer gaisotasuna pairatzen duten gaisoen zaintzaileei beren eginkizunean laguntzeko. Gaia, Estimulazioa. Hain garrantzitsua den zeregin horretan lagungarriak diren jarraibideak eskaini zaizkie gaisoez arduratzen diren senitartekoei eta bertaratzen den publikoari, oro har.

Bilera arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da. 

SAN PEDRO OSPATZEKO JAIA

Ekainaren 29an eta 30ean, San Pedro egunez eta San Pedro txiki egunez, ospakizunak izango dira portuan arrantzaleen zaindariaren omenez.

Ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Guda Dantza taldearen kontzertua izango da portuan. Hurrengo egunean, larunbatean, 11:30etan Lojape zaharrean ahozko arrain salmenta izango da ikusgai. Ondoren, Arku Gain soziedadean herri-bazkaria izango da. Eguna amaitzeko, 19:00etan Erromeria izango da

SPRIN TRIATLOIA PREST

Ekainaren 30ean Sprint Triatloia jokatuko da Mutrikuko portuan eta errepidean. Goizean, 11:00etan hasita gaztetxoen txanda izango da eta Duatloia egingo dute. Arratsaldeko 17:00etan helduen txanda izango da. Talaixa Triatloi talde antolatzaileak adierazi duenez, aurtengoan ibilbidean aldaketa izango da bizikletari dagokionez. Ibilbide berria: Portua-ambulatorioa-Kakatza-Olatz bidea-Ibiri-Kalbaixo-Astigarriba eta Galbaixon gora itzuli porturaino. Herritar guztiei probak iraungo duen pare bat orduetan pazientzia eskatzen zaie kirolariekin espazioa partekatzeko.

SEXU ASKAPENERAKO EGUNA

Ekainaren 28an, Brindisa Beheko plazan, EMAk antolatuta, Emakumeak Mutrikun Abian elkarteak.

MALENAK AMAITU DIRA

Santixo egunean, Anaiarte Abesbatzak amaiera eman die aurtengo Malen jaiei. Bideoa ikusteko, sakatu hemen.

KUADRILLA EGUNA KOLORETSU JOAN DA

Mutrikuarrak kuadrilletan batu eta kolores bete dituzte herriko kaleak

HITZAren eskutik, eguneko irudi batzuk hemen.

MALEN TXIKI EGUNA UMEEN ETA HELDUEN GOZAGARRI

Goizetik gauera arte, herriko txikienak protagonista.

HITZAren eskutik, eguneko irudi batzuk hemen.

 

MALENAK HASI DIRA

Atzo lehenengo ekitaldian izan baziren ere, gaur hasi dira Malenak, Malen bezperako ekitaldiekin.

HITZAren eskutik, eguneko irudi batzuk hemen.

MALENETAN,

INDARKERIARIK GABEKO GUNEA

Joan den urtean bezala, aurten ere Mutrikuko jaietan Indarkeriarik gabeko gunea ezarriko da uztailaren 22 eta 24an gaueko 20:00tatik 24:00tara Beheko plazan. Emakumeek eta herritarrek oro har, indarkeria sexistaz kontzientziatzeko helburuarekin jai eremuan kokatzen dugun informazio puntua dugu. Asmoa da emakumeek era bereziki neska gazteek (12urtetik gora) jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea eta babes zein elkartasun gunea irudikatzea. Indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztu nahi ditugu. Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartarazteko gunea da, hala nola emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabetzen laguntzeko eta bitarteko eta lanabesak eskaintzeko. Bertan, panel informatiboak, esku-orriak, iritzia emateko arbela, txapak egiteko makina, pegatinak eta material ezberdinak egongo dira salgai. Hurbildu zaitezte! Malenetan indarkeria sexistarik ez!

  ZIRIAKO ANDONEGI SARIAK BANATU DIRA  

Maiatzaren 3an, ostirala, Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketaren 2019ko sariak banatu ziren, Danele Sarriugartek, Uxue Alberdik eta Andoni Egañak eskainitako Bertso-saio literarioaren ostean. Hona hemen irabazleak:

Sari nagusia, Unai Belaustegi Bedialaunetak idatzitako Sua lanarentzat.

Gazte mailako saria, June Arreitunandia Arrietak idatzitako Zuhaitza lanarentzat.

Mutrikuar onenarentzako saria, Joakin Larrañaga Arkotxak idatzitako Metamorfosia lanarentzat.

Ipuinak irakurtzeko, sakatu hemen.

GALBAIXO BIDEKO ZULOA KONPONDU DUTE

Gaur, astelehena, Aldundiko Errepide sailak Galbaixo bidean Entzus parean larunbatean agertu zen zuloa konpondu du. Bihar artean trafikoa semaforo bitartez antolatuko da eta bihar goizean irekiko dituzte errepidearen errail biak.

UDAKO ZINEA KALEAN

Abuztuaren 6an hasita, abuztuko astearteetan zine-emanaldiak izango dira Zabiel plazan, gaueko 10etan hasita. Eguraldi txarra izanez gero, emanaldiak Zabiel kultur etxeko aretoan izango dira.

Hona emanaldiak:

Abuztuak 6: Lego Ninjago

Abuztuak 13: Enderren jokoa

Abuztuak 20: Los Increibles 2

Abuztuak 27: Campeones

UDAKO MENDI-IRTEERA

BURUMENDI Mendi Elkarteak antolatuta, udako mendi-irteera izango da uztailaren 6tik 8ra. Irteeran Taillon eta Gavarnie inguruetan ibiliko da. Bidaia, ostatua, bi gosari eta afari bat barne dela, 120 euro balio izango du irteerak. Joan nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 29a baino lehen Aparra jantzi dendan.

DANBORRADA BADATOR

Hasi dira umeen danborradarako entseguak. Malenak bitartean, astelehnetik ostiralera merkatu plazan, arratsaldeko 8etan, Hogar del Marinero elkarteak antolatuta.

Helduen danborradarako izen ematea, berriz, Mandazketa soziedadean izango da uztailaren 3an eta 4an, 6:30etatik 7:30ak arte. Entseguak, merkatu plazan uztailaren 9tik 19ra bitarte, gaueko 10etan.

DEBA ETA ONDARROAKO JAIETAKO GAUEKO AUTOBUSAK 

Ohizkoa denez, lineako autobusen eskaintza zabaltzeko, Mutrikuko Udalak gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri ditu Debako eta Ondarroako jaietara joateko eta itzultzeko.

Aurtengoan, gainera, Deba ondoko Urazamendik auzoan geldialdia egingo dute autobusek zubiaren problematikak sortutako arazoa zertxobait arintzen laguntzearren.

DEBA-URAZAMENDIK-MUTRIKU:

 16tik 17rako goizaldean: 01:00; 03:00

17tik 18rako goizaldean: 02:30; 04:30

19tik 20rako goizaldean: 01:00; 03:00

ONDARRU(portua)-MUTRIKU:

17tik 18rako goizaldean: 01:00, 03:00 eta 05:00

MALENAK IRAGARTZEKO KARTELAK AURKEZTU DIRA

Mutrikuko Alkate Jose Angel Lizardi eta Kultura batzordeburu Elena Cebrianek 2018 urteko Malenak iragartzeko kartelak aurkeztu dituzte egileekin batera. Kartel lehiaketako kartel irabazleak Arte Eskolako kideek aukeratu zituzten, ohiko moduan.

Malen Jaien egitaraua aurkeztuko duen kartel nagusia hogeita bat urteko Xabier Isasti getariarrak egin du. Diseinu grafikoko ikasketak egin dituen gazteak adierazi duenez “ jaietan elementu nagusi den danborrada islatu nahi izan dut kartelean, jaien ardatza horixe delakoan. Horrekin batera, jaien ezaugarri den kolore aniztasuna agertu dut, horien artean herriko banderaren urdina nagusi izanik”. Sarituak 300 euroko saria jasoko du.

Malenetako Umeen eguna aurkezteko kartela, berriz, Nora Beristain donostiarrak egin du. DBH1 ikasketak amaitu berri dituen gaztearen hitzetan “Malen jaietako pertsonaia nagusiak bildu nahi izan ditut eta kontserba-poto batean sartu: buruhandia,danborra, balea… Elementu horiekin batera, jaietako txinpartak eta aparrak ere agertu ditut, jaietako pozaren erakusle”. Gazteen mailako sarituak 100 euroko saria jasoko du.

Sari-banaketa ekitaldia uztailaren hogeita bostean izango da, Santixo egunean, egun horretan izango den Pintura zertamenaren sari-banaketa ekitaldiarekin bat.

ELKARRETARATZEA GENERO INDARKERIAREN AURKA

Bilbon gertatutako emakumea​ren erailketaren aurrean Udalak eta Emakumeak Mutrikun Abian taldeak elkarretaratzea deitu dute irailaren 26an Goiko plazan, arratsaldeko 7:30etan.

ELKARRETARATZEA GENERO INDARKERIAREN AURKA

Bilbon gertatutako emakumea​ren erailketaren aurrean Udalak eta Emakumeak Mutrikun Abian taldeak elkarretaratzea deitu dute irailaren 26an Goiko plazan, arratsaldeko 7:30etan.

ELKARRETARATZEA GENERO INDARKERIAREN AURKA

Bilbon gertatutako emakumea​ren erailketaren aurrean Udalak eta Emakumeak Mutrikun Abian taldeak elkarretaratzea deitu dute irailaren 26an Goiko plazan, arratsaldeko 7:30etan.

ARGAZKI LEHIAKETA

Ikusirik argazkigintza gero eta mutrikuar gehiagoren artean zabaldu dela, Udalak mutrikuarren arteko argazki lehiaketa antolatu du 2019 urteko egutegia egiteko asmoarekin. (info+) 

MUTRIKUARREN OSASUNA ZAINTZENHain ondasun preziatua dugun osasunak huts egin eta arazoak sortzen direnean, halako egonezin bat sortzen da, eta askotan ez da asmatzen lehenengo urratsak ematen.  (info+)

 

MUTRIKUKO HIRUGARREN SEKTOREA INDARTZEN

Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik, formakuntza espezifiko bat antolatuko du Mutrikuko hirugarren sektoreari zuzenduta, batez ere merkataritza eta ostalaritzari zuzendua.  (info+)

HIJAS DE MARIA ESTELA POLARIS MATUTINA ELKARTEKO MONJEN KONTZERTUA

AME estudioetan diskoa grabatzen ibili dira bi astetan Hijas de Maria Estrella Polaris Matutina elkarteko mojek, eta herrian zehar ikusi ditugu beren soneko grisak jantzita.

Mutrikuko herrian hain gustura egon dira, herritarrei kontzertua eskaintzea erabaki dutela. Kontzertua uztailaren 19an izango da, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Komenduan.

Kontzertuaren bukaeran dirubilketa egingo da Bergaran duten komendua erosteko egiten ari diren lanketaren baitan.

MALENAK HASTEAR

Igandean izango da Malen bezpera, baina ostiraletik hasiko da festa-giroa Mutrikun. Izan dezagun mutrikuar guztiok jai baketsuak, lagunartekoak eta abegikorrak.

JOSEBA PALENZUELA ARRIETA ALKATE

 

Ekainaren 15ean udala eratzeko egindako bilkuran Joseba Palenzuela Arrieta Kaldo aukeratu zuten Mutrikuko alkate 2019-2023 legealdirako.

Alkate kargua hartu ondorengo hitzetan adierazi zuenez, “bidea egitea agintzen dut, bide horretan herriaren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren zutabeak eraikitzeko. Bidea egiteko ere bidelagun izan nahi ditut mutrikuar guztiak: udalbatza osatuko dugun kideak, herritar guztiak eta kanpotik Mutrikuren alde egitera datozen guztiak. Ziur naiz denon ideiak batzeko modua egingo dugula norabidean jartzeko eta bide oparoa egiteko hurrengo lau urteetan, eta hurrengoetan ere bai”.

 

MUTRIKU FUTBOL TALDEAK DENDA ZABALIK

Klubaren 75. urteurrenaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Mutriku FT taldeak. Futbol-partidoak, hitzaldiak, antzezlana, bazkaria... Eta denda ere zabaldu du Erdiko kalean, Eskopeteronean. Dendan klubak urteurrenerako egin dituen jantziak izango dira salgai.

RAFA URANGA TXAPELDUN MOTORRETAN

Rafa Uranga Granados Maxiclassic txapeldun egin da Nafarroako Los Arcos herriko zirkuituan izandako lasterketan. (info+)

UGAITZ MUGERZA TXAPELDUN AIZKORAN

Ugaitz Mugerza Mendizabal Gipuzkoako Lehen mailako Aizkolari txapeldun egin da Mendaron uztailaren 26an jokatutako finalean.  (info+)

DEBAKO ZUBIA ITXITA

Uztailaren 4an zubiaren zutabe batek behera egin zuenetik, Debako zubia itxita dago. Hortaz, uraz alde batekoak beste aldera joateko zubi berritik egin behar dute buelta. (info+)

EUSKARALDIA

MUTRIKUKO HAMAIKAKOA

Beheko plazan egindako ekitaldiaren bideoa HEMEN

EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA 

Euskara batuaren adierazpena Arantzazutik mundu zabalera

Euskaltzaindiaren sorreratik ehun urte eta Arantzazuko Biltzarretik berrogeita hamar igaro direnean, Euskaltzaindiak honako adierazpen hau aurkeztu nahi dio euskal gizarteari, euskara batuaren inguruan eragile publiko zein pribatuek berresteko eta azpimarratzeko euskara batuaren garrantzia eta, horrekin batera, orain arteko ibilbidea eta etorkizuneko erronkak. (info+)

ARGAZKI ZAHARRAK  LIBURUA

1991 urtean Mutrikuko Argazki Taldeak argitaratutako Mutriku, Argazki zaharrak liburuko argazkiak web gune honetan daude ikusgai.   (ARGAZKI ZAHARRAK)

 PENTSIODUNEN ALDARRIA 

Hilabeteak daramatzate, eta erraz gelditzeko asmorik ez dute. Mutrikuar pentsiodunek beren aldarrikapena egiten jarraitzen dute astelehenero, eleizako eskaileretan. Pentsioen egonkortasuna bernatzea eta 1080 euroko pentsio duinak, horixe pentsiodunen aldarrikapena. Urtarrileko negu giroan ere ez ziren falta izan hitzordura.

 

 

 

 

 

 

KORRIKA BATZORDEA

Apirilean Korrika izango dela eta, Mutrikuko Korrika Batzordea antolatu nahian lehenengo bilera izango da:

Hurrengo bilerak, Luardon, 19:30etan:

otsailak 27

martxoak  6

martxoak 13

Korrikazale guztiak deituta daude Korrikaren Mutrikuko igaroaldia prestatzen hasteko.

 PENTSIODUNEN ALDARRIA 

Hilabeteak daramatzate, eta erraz gelditzeko asmorik ez dute. Mutrikuar pentsiodunek beren aldarrikapena egiten jarraitzen dute astelehenero, eleizako eskaileretan. Pentsioen egonkortasuna bernatzea eta 1080 euroko pentsio duinak, horixe pentsiodunen aldarrikapena. Urtarrileko negu giroan ere ez ziren falta izan hitzordura.

 

 

 

 

 

 

KORRIKA BATZORDEA

Apirilean Korrika izango dela eta, Mutrikuko Korrika Batzordea antolatu nahian lehenengo bilera izango da:

Hurrengo bilerak, Luardon, 19:30etan:

otsailak 27

martxoak  6

martxoak 13

Korrikazale guztiak deituta daude Korrikaren Mutrikuko igaroaldia prestatzen hasteko.

 PENTSIODUNEN ALDARRIA 

Hilabeteak daramatzate, eta erraz gelditzeko asmorik ez dute. Mutrikuar pentsiodunek beren aldarrikapena egiten jarraitzen dute astelehenero, eleizako eskaileretan. Pentsioen egonkortasuna bernatzea eta 1080 euroko pentsio duinak, horixe pentsiodunen aldarrikapena. Urtarrileko negu giroan ere ez ziren falta izan hitzordura.

 

 

 

 

 

 

KORRIKA BATZORDEA

Apirilean Korrika izango dela eta, Mutrikuko Korrika Batzordea antolatu nahian lehenengo bilera izango da:

Hurrengo bilerak, Luardon, 19:30etan:

otsailak 27

martxoak  6

martxoak 13

Korrikazale guztiak deituta daude Korrikaren Mutrikuko igaroaldia prestatzen hasteko.

 PENTSIODUNEN ALDARRIA 

Hilabeteak daramatzate, eta erraz gelditzeko asmorik ez dute. Mutrikuar pentsiodunek beren aldarrikapena egiten jarraitzen dute astelehenero, eleizako eskaileretan. Pentsioen egonkortasuna bernatzea eta 1080 euroko pentsio duinak, horixe pentsiodunen aldarrikapena. Urtarrileko negu giroan ere ez ziren falta izan hitzordura.

 

 

 

 

 

 

KORRIKA BATZORDEA

Apirilean Korrika izango dela eta, Mutrikuko Korrika Batzordea antolatu nahian lehenengo bilera izango da:

Hurrengo bilerak, Luardon, 19:30etan:

otsailak 27

martxoak  6

martxoak 13

Korrikazale guztiak deituta daude Korrikaren Mutrikuko igaroaldia prestatzen hasteko.